ELKARREKIN,
GURE ESPAZIOA.
GURE AHOTSA

· ONGI ETORRI · WELCOME · 欢迎 · BIENVENUE · BEM-VINDA · BIENVENIDA · Добро пожаловать · BUN VENIT · BENVENUTA · مَرْحَبًا بِكِ 

Gure ateak zabalik dituzu! Zatoz, ezagutu eta proiektu honen parte izan. Guztion artean eraikiko dugu Astigarraga feminista!

Astigarragako Emakumeon Etxea emakumeon elkargunerako espazioa da, feminismotik eraikia eta gizarte parekide bat helburu duena.

Bidelagun izan nahi dugu emakumeon ahalduntze indibidual eta kolektiboaren prozesuan. Gure arteko sareak ehundu, elkarrengandik ikasi, aholkularitza jaso, mugimendu feminista indartu eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzen alde lanean jarraitzeko.

Izaera komunitarioa duen proiektu kolektiboa da, herritarren konpromisotik jaioa eta komunitateari irekia. Etxea proiektu bizia da, herritarrekin batera eraldatzen eta sortzen doana. Testuingurura eta etengabe aldatzen ari den errealitatera egokitzen saiatzen gara, emakume guztion beharrak eta nahiak aintzat hartuz.

Guztion artean sortu eta eraikitzen dugu eta parte hartzen duzuen guztiek bizia ematen diozue etxeari. Denon eskuak behar ditugu etxearen izaera komunitarioa indartzeko. Jakintza, esperientzia eta ekarpen guztiak garrantzitsuak dira.

Agenda

Hemen aurkituko dituzu Emakumeon Etxeko hitzordu guztiak.

Zatoz eta parte hartu!

No event found!
Scroll to Top