Baratza Feminista: Tailer praktikoak
Herri baratzetan dugun lursailean proiektu komunitario bat eraiki dugu eta aditu baten laguntzarekin tailer praktikoak antolatu ditugu. Baratza ahalduntze tresna gisa ulertzen dugu, eta aldi berean, lurrari eta bertatik lortzen ditugun elikagaiei balioa eman nahi diegu. Helburua, taldean eta modu autogestionatuan lurra lantzea, ikastea, eta gozatzea da. Gainera, naturarekin zuzeneko harremanean egonda, jarduera fisikoa egiteko aukera ere eskaintzen du proiektuak.
