Irrintzi tailerra
Irrintzia gure kulturaren parte da. Entzuten dutenak hunkiarazteko indarra duen adierazpide bat. Poztasuna, amorrua, goibeltasuna… adierazi daitezke oihu honen bidez. Baina irrintzia erronka bat ere bada, lotsa gainditu behar baita. Tailer honen helburuak, irrintziari buruzko ezagutza jaso, gero eta emakume gehiago adierazpide hau erabiltzera animatu eta ondo pasatzea izango dira.
