Promesa berdina egin diegu lagun guztiei

Laguntasunaren gaia ardatz hartuta heldutasuneranzko prozesua, komunitatea, zaintza eta harremanei buruzko hausnarketa egiten duen antzezlana da. Pentsamendu eta kritika feminista, gure akatsen gaineko begirada xamurra eta gordinaren nahasketa eta umorea ditu ardatz.
Poesia, performanzea eta umorea nahasten dituen emanaldi honetan, bi aktorek laguntasunaren ospakizun kritiko bat sortuko dute, publikoa eskutik hartuta. Euforiaren aparretan agertuko dira adiskidetasun erromantikoa eta taldearen apologia. Zaratak utzitako tarteetan berriz kontraesanak, galderak eta galerak.

Data

2026-03-18

Ordua

18:00

Non

Astigarragako Emakumeon Etxean
Astigarragako Emakumeon Etxea

Kategoria

Scroll to Top