ZAINTZA – ENTZUTE AKTIBOA – ASKATASUNA – KONFIDENTZIALTASUNA – ERRESPETUA – OREKA – UMOREA – KONFIANTZA – PAZIENTZIA – GERTUTASUNA – KOMUNITATEA – FEMINISMOA – INTERSEKZIONALITATEA –  

Jabetze Eskola

Emakumeon Jabetze Eskola hausnarketarako, formazio feministarako eta sareak eraikitzeko egitasmoa da. Besteak beste gure eskubideak ezagutu, gure buruengan konfiantza irabazi eta gure bizitzen jabe izateko.

Urtean bi programa prestatzen ditugu, udaberrikoa eta udazkenekoa. Ikastaro, tailer eta taldeen bidez, emakumeon ahalduntze prozesuan bidelagun izan nahi dugu. Horregatik, ikuspegi feminista eta intersekzionaletik aztertuko dugu bizi dugun errealitatea.

Programa lau ardatzen baitan prestatzen dugu:

  • Ahalduntzea
  • Gorputza
  • Teoria feminista
  • Aisialdia eta umorea

Zaintza erdigunean jarriz, tarte bat eskainiko diegu geure buruei eta elkarrengandik ikasteko espazioak sortuko ditugu. Gure jakintza balioan jarri, elkarbanatu eta errealitatea eraldatzeko tresnak landuko ditugu, gizarte parekide baterantz pausoak emateko.

Jabetze Eskolako programak

Elkarguneak eta Talde irekiak

Amatasunen topalekua

Amatasuna bizitzen hasten garenean sentimendu berri askorekin egiten dugu topo eta bidaia benetan intentsoa izaten da. Haurren beharrak asetzen saiatzen gara uneoro baina… eta gureak?

Talde honetan, garapen pertsonala lantzeaz gain, haurren mundua gehiago ulertzen saiatuko gara. Emozioei lekua egingo diegu eta taldearen babesa izango dugu. Saioetara haurrekin etortzeko aukera dago.

Arropa Tuneo tailerra

Kontsumo ereduaz hausnartu eta alternatiba praktikoak eraikitzen hasteko talde irekia da hau. Gure armairuan dugun arropa zein oihalak birziklatu, konpondu eta berrerabiltzen ikasiko dugu, era autogestionatuan. Gure alderdi artistikoa pizten laguntzen duen taldea da eta sortzen duguna balioan jarriko dugu. Elkarrengandik ikasi eta oihalek eskaintzen dituzten aukerak ezagutuko ditugu.

  • Alternatiba gisara gainera, talde honek truke eta bigarren eskuko azokak antolatzen ditu urtean zehar.

Baratza Feminista

Herri baratzetan dugun lur-zatian proiektu komunitario bat eraiki dugu. Lurra lantzeak gure osasunean onura ugari dakartza, baina kasu askotan ez da erraza baratza bakarrik lantzea. Horregatik, taldean antolatu gara. Lurra landu, ikasi eta gozatzea da helburua eta honetarako elkarlanean aritzen gara, lanerako behar dugun jakintza elkarbanatuz.

Baratzearen proiektua aurrera eramateko lan-talde txikietan antolatzen gara, norberaren orduetegietara egokitu eta lanak guztion artean banatzeko.

Parte hartu nahi?

Kafe Tertuliak

Harreman-sareek gure bizitzetan duten garrantziaz jabetuta, horiek eraikitzeko eta sustatzeko espazio bat sortu nahi dugu. Eta baita gure jakintza eta gaitasunak elkarbanatzeko ere.

Aisialdirako eta ikasteko gune irekia izango da eta kafe, te, infusio… baten inguruan elkartuz denbora eskainiko diegu geure buruei. Kideekin nahi duguna elkarbanatuz. Gure artean ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko gunea izango da hau. Zaintza, konfiantza eta errespetua erdigunean jarriz.

Elkarrekin bidea eginez

Psikologa batek gidatutako espazio honetan gure bizitzak zeharkatzen dituzten hainbat gairi helduko diegu: beldurrak, harreman gatazkak bakardadea, indarkeria, … Bi astean behin elkartuko gara eta taldearen babesa baliatuko dugu elkarrekin egoera hauei aurre egiteko. Interesik baduzu, zatoz informatzera.

Scroll to Top