
ZAINTZA – ENTZUTE AKTIBOA – ASKATASUNA – KONFIDENTZIALTASUNA – ERRESPETUA – OREKA – UMOREA – KONFIANTZA – PAZIENTZIA – GERTUTASUNA – KOMUNITATEA – FEMINISMOA – INTERSEKZIONALITATEA –
Emakumeon Etxeko zerbitzuak doakoak dira baina aurrez hitzordua hartu behar da, etxera hurbilduta edo gurekin harremanetan jarrita.
Arreta eta bideraketa
Informazioa, orientabide eta harrera zerbitzuak eskaintzen ditugu. Horrez gain, kasu bakoitzaren beharrak aztertuz, Emakumeon Etxeko zein bestelako baliabide eta zerbitzuetara bideratzen dugu.
Aholkularitza juridikoa
Zerbitzu honek emakumeok gai anitzekin lotutako gatazkei buruzko aholkularitza juridiko espezializatu bat izateko eskubidea bermatu nahi du. Aholkularitza horrek aukera emango digu besteak beste epairik gabeko espazio seguruan entzunak izateko eta dauzkagun eskubideak ezagutzeko.