Zineforuma: El acontecimiento
Iraupena: 100 minutu.
Zuzendaria: Audrey Diwan
Annie Ernauxen eleberri batean oinarritua.
Frantzia, 1963. Anne ikasle gazte bikaina da, etorkizun oparoa aurrean duena. Baina haurdun geratzen denean, ikasketak amaitzeko eta bere ingurune sozialaren mugak gainditzeko aukera desagertzen dela ikusten du. Azken azterketak gerturatzen ari diren heinean eta sabelean haurra hazten ari den bitartean, Annek erabaki bat hartzen du: ekitea, lotsari eta minari aurre egin behar badio ere, kartzelara joateko arriskua hartu behar badu ere.
Filma ikusi ondoren, Su Hernandez Apariciok zuzenduta gai nagusien inguruan solasaldia egingo dugu.
