Azaroak 25: Mural parte-hartzailea

Azaroaren 25aren harira, indarkeria matxistaren aurkako mezua zabaltzeko​ helburuarekin, herriko elkarte, talde, eragile eta norbanakoekin batera, ​mural parte-hartzaile bat sortuko dugu​.​ Eta bazkide zaretenoi bereziki, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Horretarako, Zorione Mendez Martin artista multidiziplinarra eta hezitzailea izango dugu bidelagun, eta saio irekiak antolatuko ditugu​ honako egunetan:

  • Azaroak 22, igandea ​- 10:00-12:00
  • Azaroak 25, asteazkena ​- 11:30-13:30
  • Abenduak 9, asteazkena ​- 17:30-19:30
  • Urtarrilak 13, asteazkena ​- 11:30-13:30
  • Urtarrilak 21, osteguna ​- 17:30-19:30

✍️ Parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Data

2026-11-22 - 2027-01-21

Ordua

10:00

Non

Astigarragako Emakumeon Etxean
Astigarragako Emakumeon Etxea
Scroll to Top