KAFE TERTULIA Emakume ekintzaileak: erronkak eta bizipenak
Antolatzen ditugun Kafe Tertulien bidez, harreman-sareek gure bizitzetan duten garrantziaz jabetuta, horiek eraikitzeko eta sustatzeko espazioa sortu nahi dugu. Aisialdirako eta ikasteko gune irekia izango da eta kafe, te, infusio… baten inguruan elkartuz, denbora eskainiko diogu geure buruari. Kideekin nahi duguna elkarbanatuz. Gure artean ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko gunea izango da hau. Zaintza, konfiantza eta errespetua erdigunean jarriz.
Oraingo honetan emakume ekintzaileak batu eta gure arteko bizipenak eta erronkak elkarbanatuko ditugu, gure arteko sarea eraikitzen hasteko.
