Las que corren / Korrikalariak dokumentala eta solasaldia

Azaroaren 13an Euskal Fondoak antolatu eta finantzatutako “Las que corren / Korrikalariak” dokumentala proiektatuko dugu. Eta ondoren, zenbait protagonistekin solasaldia egiteko aukera edukiko dugu. Guatemalatik Behobian parte hartzera etorri baitira Euskal Herrira.

​ Sinopsia:
Alta Verapazen, Guatemalan, q’eqchi’ etniako emakume gazte bat isilean entrenatzen ari da. Korrika egin nahi du. Matxismoak emakumeen gorputzak eta erabakiak kontrolatzen dituen ingurune batean, korrika egitea agerian jartzea da. Begiradak desafiatzea da. Bere gorputza berea dela aldarrikatzea da.
​​“LQC/Korrikalariak” atzean ez geratzeko, isilik ez ​e​goteko eta ​e​z konformatzeko, korrika egiten duten emakumeen erretratu intimo eta indartsua da. Izan ere, lurralde honetan, korrika egitea askatasun-ekintza erradikala da.
​

Haur zaintza zerbitzua behar baduzu, aurrez eskatu behar da.

Data

2026-11-13
Expired!

Ordua

18:00

Non

Astigarragako Emakumeon Etxean
Astigarragako Emakumeon Etxea

Kategoria

Scroll to Top